XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Langileria harek, Intelektualekin batean borrokatuz, Nazionalsozialismoari ateak itsi liezazkiokeela pentsatzea ez zen espekulazio txoro bat (1970ean esana).

Inbestigazio sozialerako aldizkaria-ren egitekoa eta asmoa hitz hauetan bildu zituen lehen alearen hitzaurrean: Egungo gizarte-prozesuaren teoria bat bildu nahi luke aldizkari honek, hortarako zientzia ezberdin guztiak elkar-lanean gizarte arazoetara murgil araziz.

Gizartearen berritze hortan Intelektualek zuten egitekoan, tinko sinetsi zuen beti Horkheimer-ek.

Egiteko hori bete zezaten, egoki egin behar lan.

Filosofiak gizarte-kritiko izan behar du.

Gizarte kritika hori Marxen bidetik doa.

Marxen bidetik bai, baina ez Marxek zioena bera birresanez.

Azterketa oro kritikoa da.

Ez dezake bide jakinik ukan.

Garaiko arazoei erantzun nahiz egina behar du izan.

Horkheimer-ek ere produzio prozesu bat bezala ulertzen du gizartea.

Ulerpen hortan, ordea, ekonomia ezezik, politika, zientzia, artea etab. ere kontutan hartzen ditu.

Gizonaren bizitza ekonomiaren esaneko gerta daitekeela garbi agertu da, baina.

Zientzia guztien azterketaren indarrez, giza-bizitzaren nahaste eta haustearen arrazoiez jabetuz gero, ekonomia gizonaren esanetara jar daitekeela ere sinesten du.

Hortarako ilargiazko metafisikaren hitz hutsak (gizarte prozesua bost axola izanik, Izpirituaren nagusigoa aitortzen duenarena, alegia) alferrik dira, eta produzio indarrez kanpo ezer ez ikustearekin ere, ez goaz inora.

Cafe-ko Marx ez dut gogoko.

Teoria tradizionalak, marxista ortodoxoena ere barruan delarik, behin sorturiko ideologien lejitimazio huts bilakatu dira.

Sortu ere hortarakoxe sortu ziren.

Teoria kritikoak ez du inoiz aurrean dugun errealitatearen zerbitzuan lan egiten.

Geroan du beti gogoa.

Aldatu ahal izateko azterkatu nahi ditu aurrean dugun errealitatearen izkutuko indarrak.

Kritika ere, ordea, gizarte arazoaren harian egin behar du.

Kritiko pentsakera ez da, beraz, logikoa: gizarte prozeso konkretu bat da bera ere.